Hitzaren Eskolako ikasleen ariketa bat bi aktoreren ahotsetan

Hitzaren Eskolaren bigarren edizioko lehen saio irekia eskaini zuten atzo Iraia Elias eta Iñigo Aranbarri aktoreek Dinamoa sormen gunean. Arantxa Iturbe eskolako irakasleak ikasleekin egindako ariketa bat izan zuten oinarri Eliasek eta Aranbarrik. Hala jakinarazi zuten saioaren hasieran: "Hitza bere soiltasunean erabilita zerbait ahots hutsez kontatzeko dugun gaitasunaren inguruan hausnartzen jarri gaitu [Iturbek]". Hainbat lagunen aurrean, Nola iragarri egitear dagoena? izenburupean osatu zuten saioa bi aktoreek. (Argazkia: Kulturaz)

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide