Uztarriaren Udako I. Argazki Lehiaketak baditu irabazleak

Uztarria.eus 2020ko urr. 2a, 09:18
Maite Orbeak irabazi du Epaimahaiaren Saria argazki honekin.

Epaimahaiaren Saria Maite Orbeak irabazi du Urbasan argazkiari esker. Donamariako Bentan (Nafarroa) bi lagunentzako gau bat eta afaria irabazi ditu argazkilariak. Erabiltzaileen saria, berriz, Jon Olaizolak eskuratu du, eta zozketa bidezko saria, berriz, Mari Anjeles Maizek.

Uztarriak egindako Udako I. Argazki Lehiaketak baditu irabazleak. Epaimahaiaren Saria Maite Orbeak irabazi du Urbasan izeneko argazkia tarteko. Argazkilaritzan adituak diren bi argazkilari azpeitiarrek eta Uztarriaren erredakzioko kazetari batek osatu dute epaimahaia, eta horiek argazkiei emandako puntuazioak batuta, Orbea izan da garailea. Azpeitiarrak Donamariako Bentan (Nafarroa) bi lagunentzat gau bat eta afari bat irabazi ditu, Azpeitiko Halcon Bidaiaken eskutik.

Erabiltzaileen Saria ere banatuko du Uztarriak. Jon Olaizola izan da webgunean boto gehien jaso dituen argazkilaria, Esne bidea Teiden izeneko argazkiari esker. Guztira, 51 boto jaso ditu Olaizolaren argazkiak, eta hark Larrañaga hotelean bi lagunentzako afaria irabazi du.

'Esne bidea Teiden' argazkiak irabazi du Erabiltzaileen Saria. (Argazkia: Jon Olaizola)

Era berean, herenegun gauerdian amaitu zen Udako I. Argazki Lehiaketara aurkeztu diren argazkiei botoa emateko epea. Argazkiei botoa eman dioten erabiltzaile guztien artean zozketa egin du Uztarriak, eta Mari Anjeles Maiz izan da sariduna. Hark Villegas-Larrea arraindegiak emandako otarrea irabazi du.

Uztarria jarriko da irabazle guztiekin harremanetan, horiei saria nola eskuratu behar duten azaltzeko.

Mila esker, Udako I. Argazki Lehiaketan parte hartu duzuen herritar guztioi!