Martxan da Dinamoko Ikusle Taldea

Mailo Oiarzabal 2020ko ira. 30a, 16:10
Argazkiaren aurreko planoan, Raymond Pettibonen irudia; atzean, irudi hori hizpide hartuta aritu ziren lagunak. (Kulturaz)

Hamabost bat lagun elkartu ziren atzo Soreasuko sormen gunean, egitasmoaren lehen saioan. Urriaren 27an egingo dute bigarrena.

Harrera onarekin ekin dio bideari Ikusle Taldeak, Soreasuko Dinamoa sormen gunearen egitasmo berriak. Atzo arratsaldean egin zuen estreinako saioa "irudiei buruz hitz egitea" eta "irudia pentsatzea" abiapuntu duen taldeak, eta "gustura" agertu dira sustatzaileak lehen emaitzarekin. Hamabost bat lagun elkartu ziren Dinamoan, eta saioaren abiapunturako jarritako Raymond Pettibonen irudia "azken xehetasuneraino aztertu" ondoren, beste gai batzuk ere izan zituzten hizpide.

Hilero, hileko azken asteartean (19:00) elkartuko da Dinamoan Ikusle Taldea, eta nahi duen orok izango du saioetan parte hartzeko aukera. Urriaren 27an izango da hurrengo hitzordua.