Aranako eta Arana Goikoako igogailuaren proiektuaz hitz egiteko bilera deitu du udalak

Julene Frantzesena 2020ko ira. 30a, 09:02
Gaur bilera egingo duten tokiaren irudia. (Azpeitiko Udala)

Auzotarrekin egingo duen bileran, azalpenak emateaz gain, ekarpenak jasoko ditu erakundeak. 18:00etan izango da bilera, Arana Goikoarako aldaparen ezkerraldean, garai batean Urolalde zegoen tokian.

Arana eta Arana Goikoa auzoetako irisgarritasun arazoei irtenbidea emateko helburuz, igogailua ezartzeko proiektua gauzatu du Azpeitiko Udalak. Proiektuaren gaineko azalpenak emateko eta auzotarren ekarpenak jasotzeko, bilera antolatu du udalak. 18:00etarako jarri du hitzordua erakundeak, Aranarako aldaparen ezkerraldean, garai batean Urolalde zegoen tokian.