Aikido eskolak emango ditu Takemusu klubak

Mailo Oiarzabal 2020ko ira. 29a, 12:16
Takemusu Aikido Euskadi klubeko kideak. (Takemusu)

15 urtetik gorakoek eman dezakete izena. Astelehen, asteazlen eta larunbatetan izango dira saioak, Kodaorek Landetan duen lokalean.

Azpeitian aikidoa ikasi edota landu nahi dutenek horretarako aukera izango dute ikasturte honetan, Takemusu Aikido Euskadi klubaren eskutik. 15 urtetik aurrerakoei zuzendutako ikastaroa emango dute Takemusukoek Landetan, Kodaore judo klubaren lokalean, eta irekita dute izena emateko epea.

Esku hutsa, egurrezko ezpata (bokken) eta makila (jo) eta hiru elementu horien arteko harremana landuko dute Takemusukoen aikido eskoletan. Astean hiru egunez emango dituzte saioak: astelehenean eta asteazkenean 19:00etatik 20:30era, eta larunbatetan 09:00etatik 11:00etara. Izena eman edota informazio gehiago nahi dutenek 636 716 487 telefonora deitu behar dute (Iñigo).