Azoka Plaza bete zuen 'Tonbola' ikuskizunak

Aitziber Arzallus 2020ko ira. 28a, 10:32

Eguraldia tarteko, plazan beharrean, Azoka Plazan izan zen ikuskizuna. Dozenaka herritar bertaratu ziren Hika Teatroa taldearen antzezlanaz gozatzera.  

Hika Teatroa taldeak Tonbola kaleko kabaret ikuskizuna eskaini zuen atzo arratsaldean, Azoka Plazan, 19:30ean hasita, eta bete egin ziren ikusleentzat jarritako eserlekuak. Segurtasun neurri artean bada ere, dozenaka izan ziren tonbolero familia batek Europan bizirauteko egin beharrekoak kontatzen dira ikuskizunaz bertatik bertara gozatu zuten herritarrak.