Peñagarikano eta 'Arria V'.a, Euskal Pentatloi Txapelketaren finalerako prest

Maialen Etxaniz 2020ko ira. 25a, 14:12

Bihar jokatuko dute III. Euskal Pentatloi Txapelketaren finala Azpeitiko zezen plazan, 22:00etan hasita. Finalaren atarian nola dauden eta zer aurreikuspen dituzten kontatu dute Kepa Peñagarikano azpeitiarrak eta Arria V errezildarrak.

Ate joka dago III. Euskal Pentatloi Txapelketaren finala. Bihar, larunbatarekin batera, jokatuko dute final handia Azpeitiko zezen plazan. 22:00etan hasita, nor baino nor arituko dira finalera sailkatu diren sei kirolariak: Xabier Zaldua, Julen Gabirondo, Xabier Orbegozo Arria V errezildarra, Kepa Peñagarikano azpeitiarra, Iñaki Errazkin eta Julen Kañamares. Antolatzaileek ezohiko segurtasun neurriak eta arauak errespetatzeko deia egin diete ikusleei. Finalaren atarian, Peñagarikanorekin eta Arria V.arekin hitzegin dugu, orain arte egindako lanaz eta finalera begira dituzten aurreikuspenez.