Zinemaldian estreinatu dute Miren Gorrotxategiren '33 ezkil' eleberrian oinarritutako 'Hil kanpaiak' filma

Aitziber Arzallus 2020ko ira. 25a, 11:10
'Hil kanpaiak' filmaren aurkezpen ekitaldia atzo, Zinemaldian.

Miren Gorrotxategi azpeitiarraren 33 ezkil eleberrian oinarritutako filma da Hil kanpaiak. Imanol Rayo zuzendari zuzendari iruindirra izan da zinemaratu duena, eta filma atzo estreinatu zuten Donostiako 68. Zinemaldian. 

Donostiako 68. Zinemaldian ikusi du argia Hil kanpaiak filmak, Miren Gorrotxategi azpeitiarraren 33 ezkil liburuan oinarrituta Imanol Rayo iruindarrak zuzendu duen lanak. Atzo estreinatu zuten filma, Zuzendari Berriak sailean.

Hainbat euskal aktore ezagunek parte hartzen dute filmean; besteak beste, Itziar Ituñok, Eneko Sagardoik, Yon Gonzalezek eta Kandido Urangak. Urriaren 16an estreinatuko dute zinema aretoetan.