Baditu irabazleak Pourra'2020ak

Uztarria.eus 2020ko ira. 25a, 10:20

Irabazleek atzo, osteguna, jaso zituzten beren sariak Dinamoa sormen gunearen atarian. Lehen hiru sari nagusiez gain, beste hamar sari ere banatu ditu aurten Uztarriaren Pourrak.

Joan zen igandean bukatu zen aurtengo Frantziako Tourra, eta harekin batera, baita Uztarriaren Pourra'2020 ere (hemen, Pourraren bukaerako albistea). Atzo, osteguna, egin zuen Uztarriak sari banaketa Soreasuko Dinamoa sormen gunearen atarian; guztira, hamahiru sari banatu dira aurten, eta sari horiek jasotzen izan ziren atzo irabazleak .

Hogeigarren edizioa bete du aurten Pourrak. Aurreko edizio guztietan, saninazioetan banatu izan ditu Uztarriak Pourraren sariak; aspaldiko urteetan, festetako tonbolan eman izan ditu sariok, San Inazio bezperan. Aurten, ordea, SARS-CoV-2 koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz ez da saninaziorik ospatu, Uztarriak ez du tonbolarik jarri, eta Tourra bera ere uztaileko ohiko egunetatik irailera atzeratu dute.

Hona hemen saritu guztien zerrenda, bakoitzari egokitu zaion sariarekin:

  • 1.goak: 1.182 euro, Katran, Iraitz Segurola.
  • 2.goak: 788 euro, Aldapa, Aritz Aldalur.
  • 3.goak: 394 euro, Garrotia Team, Mikel Arsuaga.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria Auntxa erretegian, Marki, Marcos Rodriguez.
  • 13.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean, Coronas, Edurne Aizpuru.
  • 29.goak: Bi lagunentzako afaria Korrale tabernan, JEtxabe, Josu Etxabe.
  • 46.goak: Bi lagunentzako afaria Etxe-Zuri tabernan, Enparan 711, Iñigo Enparan.
  • 69.goak: Bi lagunentzako afaria Jim Clark tabernan, Sanit 1000, Jon Etxaniz.
  • 82,goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Bihotza, Xabier Azpillaga.
  • 100.goak: Erreka Bike-n oparia, Tour C.V.19, Jose Angel Arzuaga.
  • 121.goak: Ziklos Beniren oparia, Patatas Fritas, Mikel Azpiazu.
  • 154.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Sigisaga, Iban Iriondo.
  • 197.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Zubitxo, Andoni Etxeberria.