'Korosagasti' eta '100% Wolf: Pequeño gran lobo' filmak emango dituzte aste honetan Soreasun

Anartz Izagirre 2020ko ira. 23a, 09:00
'Korosagasti' filmaren kartelaren irudia.

Korosagasti ostiralean, zapatuan, igandean zein astelehenean egongo da ikusgai; 100% Wolf: Pequeño gran lobo, berriz, igandean soilik. Kulturazek sarrerak aurrez erosteko eskatu die herritarrei, baita jende pilaketak saihesteko emanaldira garaiz gerturatzeko ere.

Bi film ikusteko aukera izango da aste honetan Soreasu antzokian. Alde batetik, Korosagasti filmaren estreinaldia izango da etzi, ostirala, 21:00etan; gainera, emanaldi horretan Asier Sustaeta zuzendariarekin solasaldia ere izango da. Horrez gain, zapatuan (22:00), igandean (19:30) eta astelehenean (21:00) —ikuslearen egunean— ere ikusi ahal izango da filma. Bestetik, haurrentzako 100% Wolf: Pequeño gran lobo filmaren emanaldia izango da, igandean, 16:30ean.

Emanaldiotarako sarrerak eros daitezke dagoeneko honako lotura honetan, eta Kulturazek sarrerak aurrez eta online erosteko gomendatu die herritarrei. Horrez gain, jende pilaketak eta arazo teknikoak saihesteko emanaldira garaiz joateko ere eskatu dute.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Korosagasti

100% Wolf: Pequeño gran lobo