Lander Garrorekin solasean, estreinatu berri duen 'Bi urte, lau hilabete eta egun bat' dokumentalaz

Nerea Uranga eta Mireia Galarza 2020ko ira. 21a, 13:59

Lander Garrok estreinatu berri duen Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentala eman dute asteburuan Soreasu antzokian. Atzoko saioan izan zen Garro, eta solasaldia eskaini zuen Enekoitz Esnaolak gidatuta. 

Ekainean estreinatu zuten Lander Garroren 'Bi urte, lau hilabete eta egun bat' dokumentala Donostian. Bertan, 1990eko hamarkadako intsumisio mugimenduko hainbat gizonen esperientziak biltzen ditu. Azpeitian ere larunbatean eskaini zuten dokumentala lehen aldiz, eta atzo Garro berak solasaldia eskaini zuen Enekoitz Esnaola kazetariarekin batera. Gaur ere dokumentala ikusteko aukera izango da Soreasun, 21:00etan hasita.