Bukatu da Pourra'2020

Uztarria.eus 2020ko ira. 20a, 20:33

Iraitz Segurolak (Katran taldearekin) irabazi du Uztarriaren Tourreko aurtengo porra. Aritz Aldalur (Aldapa) izan da bigarrena, eta Mikel Arsuaga (Garrotia Team) hirugarrena. Beste hamar apustugilek ere jasoko dute saria. Sari banaketa datorren ostegunean, irailak 24, izango da, 19:00etan, Soreasuko Dinamoaren (Uztarriaren egoitzaren) atarian.

Gaur, irailak 20, bukatu da 2020ko Frantziako Tourra. Horrenbestez, Uztarriaren Pourra ere bukatu da. Frantziako lasterketan aurten Tadej Pogacar (UAE Team Emirates) izan bada nagusi, Pourra'2020ren sari nagusia Iraitz Segurolak irabazi du, Katran taldearekin. Aurtengo Pourraren podiumean bigarrena Aritz Aldalur izan da, Aldapa taldearekin, eta hirugarren saria Mikel Arsuagarentzat izan da, Garrotia Team taldearekin.

Pourra'2020k 197 apustu izan ditu. Azken sailkapena Pourraren helbidean ikus dezakezue, osorik.

Sarituak eta sariak

Lehen hiru sari nagusiez gain, beste hamar sari ere banatu ditu Uztarriaren Pourrak. Hona hemen saritu guztien zerrenda, bakoitzari egokitu zaion sariarekin:

  • 1.goak: 1.182 euro, Katran, Iraitz Segurola.
  • 2.goak: 788 euro, Aldapa, Aritz Aldalur.
  • 3.goak: 394 euro, Garrotia Team, Mikel Arsuaga.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria Auntxa erretegian, Marki, Marcos Rodriguez.
  • 13.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean, Coronas, Edurne Aizpuru.
  • 29.goak: Bi lagunentzako afaria Korrale tabernan, JEtxabe, Josu Etxabe.
  • 46.goak: Bi lagunentzako afaria Etxe-Zuri tabernan, Enparan 711, Iñigo Enparan.
  • 69.goak: Bi lagunentzako afaria Jim Clark tabernan, Sanit 1000, Jon Etxaniz.
  • 82,goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Bihotza, Xabier Azpillaga.
  • 100.goak: Erreka Bike-n oparia, Tour C.V.19, Jose Angel Arzuaga.
  • 121.goak: Ziklos Beniren oparia, Patatas Fritas, Mikel Azpiazu.
  • 154.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Sigisaga, Iban Iriondo.
  • 197.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Zubitxo, Andoni Etxeberria.

Sari banaketa, ostegunean

Sari banaketa datorren ostegunean, irailak 24, izango da, 19:00etan, Soreasuko Dinamoaren (Uztarriaren egoitzaren) atarian.

Saria irabazi dutenak (edo horien ordezkariren bat) ekitaldira joan beharko dira, bakoitzari dagokion saria jasotzera.

Talde ideala eta txirrindularien puntuak

Txirrindulari bakoitzak lortu duen puntu kopurua ikus dezakezue hementxe bertan.

Horren arabera, aurtengo talde idealak 2.254,20 puntu lortuko zituzkeen, iazkoak baino 108,40 gehiago..