Bertso eskoletan izena emateko epea ireki du Erniarraitzek

Mailo Oiarzabal 2020ko ira. 20a, 17:01

Urritik ekainera emango dituzte, Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan. Umeek, gazteek zein helduek parte har dezakete eskoletan.

Erniarraitz bertsozale elkartea 2020-2021 ikasturteko bertso eskolak antolatzen ari da eta horietan izena emateko epea ireki du.

Azpeitian, Azkoitian zein Zestoan emango ditu bertso eskolak Erniarraitzek, urritik ekainera. Adin guztietako lagunek parte har dezakete eskoletan, haur, gazte zein helduek, eta astean ordubetekoak izango dira saioak.

Bertso eskoletan parte hartu nahi dutenek 20 euro ordaindu behar dituzte eta erniarraitz@gmail.com helbidera idatzi behar dute izena emateko.