Gipuzkoako Nazioarteko Trofeoa lehiaketako argazkiak daude erakusgai Betharrametan

Nerea Uranga 2020ko ira. 20a, 10:00

Gipuzkoa XLVII. Nazioarteko Trofeoa lehiaketako argazki bilduma dago erakusgai irailaren 27ra bitartean Betharrametako erakusketa aretoan. Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatu du.

Hamarnaka argazki daude erakusgai irailaren 12tik Betharrametako erakusketa aretoan. Argazki horiek Gipuzkoa XLVII. Nazioarteko Trofeoa lehiaketakoak dira, eta Azpeitiko Argazki Elkartearen ekimenez jarri dituzte erakusgai Azpeitian. Hilaren 27ra bitartean egongo da erakusketa ikusteko aukera; astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara artean eta asteburuetan eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.