Iazko maratoi erdiaren argazkiak ikusgai daude Sanagustinen

Alberto Belokiren argazkiekin osatu duten Berdintasunaren bidean erakusketa ikusteko azken aukera izango da asteburu honetan.

Koronabirusaren krisia dela eta, aurten ez dute Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia egiterik izan. Martxoko hasierako data baztertuta, irailera atzeratu zuten XXVII. edizioa izan behar zuena, baina hori aurrera ateratzea ere ezinezkoa izan da.

Hala ere, maratoi erdiaren antolatzaileek azken urteetan lasterketaren bueltan antolatu ohi dituzten egitasmo batzuk mantentzea erabaki dute. Horietako bat da argazki erakusketa. Berdintasunaren bidean izena eman diote antolatzaileek joan den astetik Sanagustin kulturgunean ikusgai den erakusketari. Alberto Belokik 2019ko lasterketan ateratako argazkiekin osatu dute, eta asteburu honetan izango da erakusketa hori Sanagustinen ikusteko azken aukera.

Izen berarekin eta argazkilari beraren lanekin beste erakusketa bat ere prestatu dute maratoi erdiaren antolatzaileek. Hori gaur eta bihar ikusteko jarriko dute Azkoitian, Torre Zuri aretoan.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide