Urteko zozketaren data atzeratu du Juan Antxieta musika eskolak

Maialen Etxaniz 2020ko ira. 15a, 18:57

Zozketaren data aldatu dute, eta azaroaren 18an aterako dute zozketako zenbaki saritua. Urtero bezala, bidaia bat zozkatuko du Juan Antxietak, baina bidaia noiz eta nora izango den COVID-19ak uzten duen testuinguruaren arabera erabakiko dute. 

Juan Antxieta musika eskolak urtero egin ohi duen zozketan hainbat aldaketa egingo dituzte aurten, COVID-19a tarteko. Alde batetik, zozketaren data aldatu dute Juan Antxietakoek. Hasiera batean ekainaren 10ean ziren zozketa egitekoak, baina azkenean azaroaren 18an egingo dute. Txartelak egun horretara arte egongo dira eskuragarri. Bestetik, zozkatuko duten bidaiaren data eta lekua zein izango diren aurrerago zehaztuko dute. Musika eskolako arduradunek jakinarazi dutenez, COVID-19a dela eta, "egoeraren arabera" erabakiko dute bidaia noiz eta nora egin.