Euskaraldia 2020

Euskaraldia prestatzeko bilera izango da bihar Baigeran

Anartz Izagirre 2020ko ira. 15a, 09:00

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean izango da aurten Euskaraldia, eta azken txanpa prestatzeko bilera egingo dute bihar, 19:00etan, Baigeran. Interesa duen edonork izango du bileran parte hartzeko aukera.

Euskaraldiaren bigarren edizioa gero eta gertuago dago, azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo baita aurten, eta Azpeitiko taldeak azken txanpa prestatzeko bilera antolatu du biharko. Baigeran izango da juntadizoa, 19:00etan, eta edonork izango du hara joateko aukera. Antolatzaileek adierazi dutenez, eginkizun zehatzak banatuko dituzte bihar.

Aurtengo Euskaraldian norbanakoen parte hartzeaz gain entitateena ere sustatu da; herri eragile, enpresa, elkarte, klub, denda eta tabernek iraila amaitu arte daukate egitasmoan izena emateko aukera, eta biharko bileran epe horretan entitateei azken bultzada nola eman ere hitz egingo dute.