Jokin Agirre eta Asier Aldalur bigarren, Aramaioko XIX. Rallysprintean

Anartz Izagirre 2020ko ira. 13a, 11:14

Bigarren postua erdietsi zuten Jokin Agirre azpeitiarrak eta Asier Aldalur azkoitiarrak atzo, zapatua, Aramaion (Araba). 15 minutu eta 35 segundotan amaitu zuten proba.

Garaikurrarekin bueltatu ziren etxera Jokin Agirre azpeitiarra eta Asier Aldalur azkoitiarra; izan ere, bigarren postua lortu zuten Aramaioko (Araba) XIX. Rallysprintean. BMW M3 E36 autoarekin parte hartu zuten lehian, eta 15 minutu eta 35 segundo izan zen egin zuten denbora; hau da, Gorka Idigoras eta Raul Perez irabazleek baino bost segundo gehiago behar izan zituzten helmugara iristeko.