Badu zenbaki sariduna Izarraitz igeri elkartearen zozketak

Maialen Etxaniz 2020ko ira. 12a, 15:34

Atzo egin zuen igeri elkarteak urtero egin ohi duen zozketa, eta 3.235 zenbakia izan da sariduna. 

Izarraitz igeri elkartearen urteroko zozketak badu zenbaki sariduna. Atzo, ostiralez, egin zuen klubak zozketa, eta Izarraitzek jakinarazi duenez, saritua 3.235 zenbakia izan da.

Zenbaki hori duen herritarrak Bertan merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 1.000 euroko saria eskuratuko du.