Jubilatuek eta pentsiodunek berriro ekingo diete astelehenetako elkarretaratzeei

Maialen Etxaniz 2020ko ira. 11a, 10:53

Astelehenean 12:00etatik 12:15era elkartuko dira pentsio eta zaintza duinen alde. 

Ikasturte berriarekin batera ekingo diete elkarretaratzeei Azpeitiko Jubilatuen eta Pentsiodunen Plataformako kideek. Datorren astelehenean, hilak 14, egingo dute elkarretaratzea, ohiko orduan eta lekuan, 12:00etatik 12:15era, plazan. "Gure ohiko aldarrikapenekin bilduko gara plazan, pentsio eta zaintza duinen alde, hain zuzen" azaldu dute kontzentrazioaren deitzaileek.