Osasun larrialdiak baldintzatuta dator aurtengo Stock Azoka

Gaur arratsaldetik hasita, Stock Azoka izango da Azpeitian, Bertan merkatari elkarteak antolatuta. Aurtengo edizioa berezia izango da: koronabirusaren krisiak baldintzatutakoa. Bertaneko kideek ia dena prest dute Stock Azokari ekiteko. Merkataru elkarteko teknikari Xabier Aldaturrek azaldu ditu aurtengo xehetasunak. 

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Stock Azoka egingo du Azpeitiko Bertan merkatari elkarteak ostiralean, hilak 11, eta zapatuan, hilak 12. Guztira, 37 saltokik parte hartuko dute aurtengo edizioan, eta herritarrek denboraldiz kanpoko produktuak prezio baxuagoetan eskuratzeko aukera izango dute ostiral arratsaldean, 16:00etatik 20:30era, zein zapatuan, 10:00etatik 20:00etara. Merkatari elkartearen arabera, ordutegi horien helburuak bezeroen fluxuak denboran zehar zabaltzea nahiz itxarote ilarak saihestea dira.

Stock Azokaren gune nagusia Azoka Plaza izango da, eta honako hamahiru postuak jarriko dituzte bertan: Aitzaki Kirolak, Arku, Bask, Disdira, Gurrutxaga parafarmazia, Jostaldi Kirolak, Kids and Us, Larrañaga Kirolak, Martina Isasti, Mugi, Nerea Eskulanak, Oinkari eta Ubbo. Horrez gain, beste 24 postu egongo dira, saltokiek beren lokalen aurrean jarriko dituztenak: Alar mertzeria, Alzuaran, Arantxa haur denda, Arrospide, Azkue, Babesa Moda, Biur, Boers, Bossi, Edurne oinetakoak, Furundarena, Frida, GEU, Ilargi, Inar optika, Iosu optika, Jostaldi Kirolak, Kotoi, Luix Beltza, Mina mertzeria, NKN, Ufito, Zume eta Zuri Beltz.

Aurtengo edizioaren inguruko xehetasun guztiak, hemen

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide