'Iñigoren Loiola' bisita gidatua eskainiko dute larunbatean Ezkutuko Altxorrak programaren barruan

Maialen Etxaniz 2020ko ira. 10a, 15:09

San Inazioren haurtzaroa ezagutarazteko bisita gidatua prestatu dute zapaturako. Bisita doakoa izango da, baina bertan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea, i-loiola@urolaturismo.eus  helbidera idatzita edo 943-15 18 78 telefonora deituta.

Uda sasoirako prestatutako Ezkutuko Altxorrak programaren barruan, Iñigoren Loiola izeneko bisita gidatua eskainiko dute zapatuan, hilak 12. Iraurgi Berritzen garapen agentziak Loiolako Turismo Bulegoaren bidez kudeatzen duen bisita gidatuen programa da Ezkutuko Altxorrak, eta azken hilabeteotan ugari izan dira egitasmoaren barruan egin dituzten ekintzak eta irteerak. 

San Inazioren haurtzaroa ezagutarazteko bisita gidatua prestatu dute zapaturako. Bisita doakoa izango da, baina bertan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea, i-loiola@urolaturismo.eus  helbidera idatzita edo 943-15 18 78 telefonora deituta.

Vicente Davilak gidatuko du zapatuko bisita gidatua. Hitzordua 12:00etan jarri dute, Loiolako Turismo Bulego aurrean. "Loiolako Iñigo hazi zen lekua ez zen jauretxe bat bakarrik, baizik eta herrixka txiki bat ere bai, baserri, errota, burdinola, ermita eta abarrekin. Garai hartako oroimen fisikoa eraikin barroko handiak erdi gordetzen du. Larunbateko bisitan San Inazioren haurtzaroaren eszenatoki izan ziren leku horiek ezagutuko ditugu", aurreratu dute antolatzaileek.