Etumetako artegiaren aldeko zozketak badu zenbaki saritua

Mailo Oiarzabal 2020ko ira. 8a, 16:07
Etumetako artegia, sutea itzali ondoren.

540a da zenbakia eta Urrestillako Ibai Eder kooperatiban saldutakoa da.

Etumeta baserriko artegia suak kiskali zuen joan den ekainaren 21ean. Suteak Josu Soraluze Azpeitiko bizilagunaren proiektuari eragindako kalteak arintzen laguntzeko, elkartasun kanpaina jarri zuten martxan berehala, nahi zuenak era batera edo bestera bere alea jar zezan.

Kanpaina horren barruan, laguntza bonoak jarri zituzten salgai, eta bono horiek erosi zituztenek Euskal Herriko produktuz osatutako otarre baten zozketan parte hartu dute. Zozketa egn dute jada, eta 540a da saritutako zenbakia; Urrestillako Ibai Eder kooperatiban saldutakoa da zenbaki hori. Saritutako txartelaren jabeak Azoka Plazako Elikagune dendatik pasatu beharko du saria jasotzera.

"Zorionak eta eskerrik asko zuen ekarpena egin duzuen guztioi", diote elkartasun kanpainaren sustatzaileek.