Gutuna

Kandido Arruek eta bere sendiak, esker onez

Kandido Arrue eta bere sendia 2020ko ira. 8a, 08:31
Kandido Arrue, udaletxean jaso zuen omenaldian.

Joan den ostiralean 100 urte bete zituen Kandido Arruek, eta haren senitartekoek eskerrak emanez idatzi duten gutuna da hau.

Joan den irailaren 4a egun berezia izan zen Arrue Lopetegi sendiarentzat eta, bereziki, Kandido Arruerentzat. 100 urte bete zituen Kandidok egun horretan, eta ez ditugu berehalakoan ahaztuko jasotako zoriontze erakustaldiak.

Izan ere, agerikoena bai, baina Azpeitiko Udalak eskainitakoa ez zen izan eguneko omenaldi bakarra. Horregatik, lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu, Kandido Arruek eta bere senitartekook, Paulo VI.a auzoko bizilagunei, Kandidoren 100. urtebetze egunean eskainitako omenaldiagatik.