Esklabetako eraikinaren zati bat Jaurlaritzari ematea onartuko du udalak iraileko udalbatzarrean

Mailo Oiarzabal 2020ko ira. 8a, 08:49

Gaur egingo dute bilkura, 19:00etan hasita. Alokairu sozialeko etxebizitzak egingo dituzte Esklabetako komentuaren eskuin hegalean, eta proiektu hori martxan jarri ahal izateko beste pauso bat da gaur onartuko dutena.

Iraileko udalbatzarra egingo du gaur Azpeitiko Udalak. Ezohiko deialdian, 19:00etan hasiko da bilkura. Lan zerrenda laburra izango du udako opor osteko lehen udalbatzarrak; etxebizitza eskaintza publikoarekin lotutako bi ountu izango ditu, hain zuzen ere, eta biak prozedura administratiboekin lotutakoak, bata Azpeitia Berritzenen sustapen berriekin eta bestea Esklabetan eraikitzekoak diren alokairu sozialeko etxebizitzekin.

Hau da gaurko udalbatzarraren lan zerrenda:

1. Udalbatzak 2020ko uztailaren 7an egindako bilkuraren akta onartzea.

2. Azpeitia Berritzen SAk bere promozio publikoak finantzatzeko behar dituen maileguei baimena ematea.

3. Azpeitiko Udalaren jabetzakoa den Jesusen Bihotz Sakratuaren Esklaben konbentua izeneko eraikinaren zati bat Eusko Jaurlaritzari zuzenean ematea zuzkidura alojamenduak eraikitzeko.