Julen Alonsok bigarren emanaldi bat eskainiko du urriaren 4an

Anartz Izagirre 2020ko ira. 8a, 09:10
Julen Alonsoren kontzertu bateko irudia. (Julen Alonso)

Oriotarrak Soreasun eman behar zuen kontzerturako sarrera guztiak agortu ziren duela egun batzuk, eta Kulturazek egun bererako bigarren emanaldi bat iragarri du.

Julen Alonsok eta Oinkari dantza taldeak Sutan dantzan emanaldi bikoitza eskainiko dute urriaren 4an, igandea, Azpeitian. Hasieran, emanaldi bakarra zegoen aurreikusita, 19:30ean, baina emanaldi horretarako sarrera guztiak agortu ziren, eta Kulturazek bigarren emanaldi baten berri eman du gaur, astelehena. Beraz, oriotarrak 17:00etan beste emanaldi bat eskainiko du, eta honako lotura honetan eros daitezke sarrerak, 16 euroren truke.

Hona hemen Sutan dantzan emanaldiaren aurrerapen bideoa: