Azoka Plaza gorriz, Duchenne gaixotasunaren kontzientziazioaren alde

Ihintza Elustondo 2020ko ira. 7a, 12:52

Duchenne Gaixotasunaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna da gaur, eta horren harira, gorriz argiztatu zuten atzo Azoka Plaza. Gauza bera egingo dute gaur. 

Duchenne Gaixotasunaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna da gaur –irailak 7–, eta aldarrikapen horrekin bat eginez, Azpeitiko Udalak gorriz argiztatu zuen atzo Azoka Plaza. Gaur gauza bera egingo duela jakinarazi du erakundeak.

Bestalde, Marea Urdinak soinean zerbait gorria janzteko deia egin du. Azpeitian bada Duchenneren giharretako distrofia duen herritar bat –Iren–, eta Marea Urdina elkarteko kideek babesa agertu diote hari eta haren familiari.