Bihar soinean zerbait gorria janzteko deia egin du Marea Urdinak

Julene Frantzesena 2020ko ira. 6a, 11:33
Marea Urdinako kideak

Duchenne Gaixotasunaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna izango da bihar, irailak 7, eta horregatik egin du deia elkarteak. Gaur eta bihar Azoka Plaza gorriz argiztatuko du udalak.

Bihar, irailak 7, Duchenne Gaixotasunaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna izango da, eta Marea Urdinak soinean zerbait gorria janzteko deia egin du. Azpeitian bada nahasmendu hori duen kide bat: Iren. Marea Urdina elkarteko kideek babesa agertu diote hari eta haren familiari.

Bestalde, Duchenne gaitzaren nazioarteko eguna dela eta, Azpeitiko Udalak gorriz argiztatuko du Azoka Plaza gaur eta bihar.