Helduen Eskolan matrikulatzeko epea, zabalik

Aitziber Arzallus 2020ko ira. 4a, 08:57
Jose Artetxe kaleko 2. zenbakian dago Azpeitiko Helduen Eskola.

Hilaren 11ra arte zabalik egongo da izen-ematea, eta eskolara bertara joan beharko da horretarako, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Informazio gehiago behar duenak 943-81 22 03 telefonora dei dezake.

Atzo zabaldu zuten Azpeitiko Helduen Eskolan izena emateko epea, eta hilaren 11ra arte egongo da horretarako aukera. Matrikulazioa eskolan bertan egingo dela jakinarazi dute arduradunek, Jose Artetxe kaleko 2. zenbakian, Perretxiko gisa ezagutzen den eraikinean, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Informazio gehiago behar duenak 943-81 22 03 telefono zenbakira dei dezake.

Urtero moduan, euskara, etorkinentzat gaztelania nahiz irakurketaren eta idazketaren garapenerako saioak eskainiko dituzte Helduen Eskolan, baita informatika, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua lortzeko nahiz goi mailako zikloetarako sarbide probarako prestaketa saioak ere.