Gaurtik aurrera ohiko ordutegia izango du udal liburutegiak

Julene Frantzesena 2020ko ira. 1a, 08:19

Gaurtik aurrera, astegunetan goizez nahiz arratsaldez izango da irekita Enparan Dorretxeko liburutegia: 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara. Zapatuetan, 09:00etatik 13:00etara izango da zabalik.

Irailaren 1arekin, ohiko ordutegia berreskuratu du Enparan Dorretxean kokatutako udal liburutegiak. Gaurtik aurrera, beraz, goizez nahiz arratsaldez izango da irekita astegunetan; hau da, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara egongo da zabalik. Larunbatetan, berriz, 09:00etatik 13:00etara irekiko dute.