Hamar azpeitiarrek parte hartuko dute gaur Zarauzko Helduen Binakako Dantza Txapelketan

Andoni Elduaien 2020ko ira. 1a, 09:00
Dantzariak, Zarautzen.

Guztira, 11 bikotek eman dute izena, eta Azpeitiko eta Azkoitiko hainbat dantzarik hartuko dute parte urtero bezala. Zarauzko Modelo aretoan jokatuko dute txapelketa, 19:00etan hasita, eta sarrerak bi ordu aurretik eskuratu beharko dira.

Euskal Jai Egunik gabeko Euskal Jai Astean murgilduko da aste honetan Zarautz, eta gaur, asteartea, Helduen Binakako Dantza Txapelketa jokatuko dute Modelo aretoan, 19:00etan hasita. 

Guztira, 11 bikotek parte hartuko dute lehian, eta 22 dantzarietatik hamar izango dira azpeitiarrak. June Elorza eta Enara Arrizabalaga Eneko Sarasua eta Iker Sarasua azkoitiarrekin arituko dira, hurrenez hurren. Horiez gain, Laura Bastida eta Ekain Uzkudun, Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza, Elaia Elorza eta German Aranburu, Maite Beobide eta Mikel Subinas bikoteek ere parte hartuko dute.

Hona hemen parte hartzaileen zerrenda:

  1. Maren Galvez – Gorka Granado (Lezo-Sopela)
  2. Maitane Irurzun – Gorka Duran (Aduna-Villabona)
  3. Laura Bastida – Ekain Uzkudun (Azpeitia)
  4. Katerin Artola – Iker Belintxon (Oiartzun-Lezo)
  5. June Elorza – Eneko Sarasua (Azpeitia-Azkoitia)
  6. Idoia Narbaiza – Irati Olaizola (Legazpi)
  7. Itziar Bastida – Anaitz Lizartza (Azpeitia)
  8. Elaia Elorza – German Aranburu (Azpeitia)
  9. Enara Arrizabalaga – Iker Sarasua (Azpeitia-Azkoitia)
  10. Saioa Galarraga – Julen Murgiondo (Bergara)
  11. Maite Beobide – Mikel Subinas (Azpeitia)

Sarrerak Zarauzko Modelo aretoko leihatilan banatuko dituzte emanaldiaren gaur bertan, emanaldia baino bi ordu lehenago.