Astearteetako azoka Betharrametara zein plazara itzuliko da bihar

Herriko koronabirus agerraldira "kontrolpean" dagoela eta, ohi bezala egingo dute azoka bihar plazan zein Betharrametako jolastokian. 

Abuztuan Azpeitiko Alde Zaharrean piztu zen koronabirus fokua tarteko, ez da azokarik izan Betharrametako jolastokian azken bi asteetan. Fokua "kontrolpean" dagoela eta, bihar, irailean sartzearekin batera, itzuliko da azoka Betharrametara. Beraz, astearteetako azokako saltzaileek ohi bezala jarriko dituzte postuak bertan.

Plazako azoka ere ohi bezala egingo dute bihar, herritarren osasuna eta segurtasuna bermatzeko beharrezko neurri guztiak hartuta. 

Joan zen maiatzean lekualdatu zituzten azokako hainbat ekoizleren eta saltzaileren postuak plazatik Betharrametako jolastokira, COVID-19aren hedapena saihesteko eta segurtasun neurriak betetzeko helburuz. 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide