Hil egin da Landetako istripuko auto gidaria

Uztarria.eus 2020ko abu. 26a, 12:53

Uztarriak jakin ahal izan duenez, hil egin da atzo, asteartea, Landetako istripuko auto gidaria.

Istripu larria gertatu zen atzo, asteartea, GI-2634 errepidean, moto batek eta auto batek talka egin ostean. Moto gidaria, 22 urteko azpeitiarra, istripuaren unean bertan hil zen, eta Uztarriak jakin ahal izan duenez auto gidaria ere gaur hil da, 20 urteko gazte azpeitiarra. Istripuaren ostean Donostia Ospitalera eraman zuten auto gidaria, zauri larriekin.

Bestalde, Ertzaintzak ikerketa abiatu du atzoko istripuan gertatu zena argitzeko, eta istripuan izandako lekukoen bila ari da.