Betharrametan ez da azokarik izango bihar

Anartz Izagirre 2020ko abu. 24a, 19:54
Betharrametako azoka.

Udalak adierazi duenez, bihar, asteartea, ez dute azokarik jarriko Betharrametako jolastokian, baina baserritarren azoka izango da plazan.

COVID-19aren Azpeitiko agerraldia dela-eta udalak txio bat zabaldu du Twitterren. Erakundeak bertan azpimarratu duenez, azken bi egunetan beherakada izan da herrian kasu positiboei dagokienez, eta hori "datu pozgarria" dela nabarmendu du; halere, fokua erabat kontrolpean izateko lanean jarraitzen dutela azaldu du udalak. Hori dela eta, Osasun Sailaren aholkuak jarraituz, iazko astean bezala bihar ere ez dute azokarik jarriko Betharrametan, baina baserritarren plazako azoka mantendu egingo dute.