Koronabirusa Azpeitian

Voodoo Charms eta Indian Feathers taldeen kontzertuak, bertan behera

Julene Frantzesena 2020ko abu. 14a, 21:12
Sanagustin kulturgunearen kanpoaldea.

Koronabirus agerraldia dela eta hartu du erabakia Kulturazek, eta ez du kontzertuen data berririk zehaztu gaur-gaurkoz.

Kulturaz kooperatibak bertan behera utzi ditu Voodoo Charms eta Indian Feathers musika taldeek igandean Sanagustin kulturgunean eskaini behar zituzten emanaldiak. Koronabirus agerraldia dela eta hartu du erabakia Kulturazek, eta ez du kontzertuen data berririk zehaztu gaur-gaurkoz.