Mikel Larrañagak Aizkolarien Urrezko Kopan neurtuko ditu indarrak bihar

Julene Frantzesena 2020ko abu. 14a, 10:25
Mikel Larrañaga lehia batean. (Ibon Errazu)

Donostiako Trinitate plazan jokatuko dute Larrañagak, Julen Alberdi Txikia IV.ak, Eneko Otañok, Iker Vicenterekin eta Jon Rekondok. 19:30ean jarri dute hitzordua, eta kirolariek 54 ontzako hamalau enbor ebaki beharko dituzte.

Herri kirolariek eta zaleek hitzordu garrantzitsua dute bihar, larunbata, Donostian: Aizkolarien XXXV. Urrezko Kopa jokatuko dute 19:30etik aurrera, Trinitate plazan.

Bost aizkolari ariko dira nor baino nor, eta horien Mikel Larrañaga azpeitiarra. Harekin batera ariko dira lehian Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra, Eneko Otaño beizamarra, Iker Vicente otsagabiarra eta Jon Rekondo leitzarra ere ariko dira lehian.

Kirolariek 54 ontzako hamalau kanaerdiko ebaki beharko dituzte, ahalik eta azkarren. ETBk emango du saioa, eta 250 bat ikus-entzule izango dira Trinitate plazan –jada ez dago sarrerarik salgai–.

Iaz Vicentek irabazi zuen kopa, eta Larrañaga bigarren sailkatu zen.