#Patxadan

Azpeitia eta Urrestilla, Arauntzatik

Urtzi Oteiza 2020ko abu. 13a, 10:30

Herritarrek egunotan Arauntzatik Azpeitiko eta Urrestilako inguruak nola dauden ikus dezaten, Erlo Telebistak hainbat irudi jaso ditu bideoan, #Patxadan telebista saioaren hirugarren atalerako.

Etxetik atera gabe naturan eta herriko kaleetan murgildu ahal izateko, Urolako Komunikazio Taldeak telebista proiektu bat jarri zuen martxan: #Patxadan. Izan ere, patxadan, lasai eta presarik gabe kontsumitzeko pentsatutako ikus-entzunezko piezak dira eskainiko diren lanak. Ideia oso sinplea da: pantaila aurrean esertzea, eroso jartzea, burua hutsik uztea, zentzumenak piztea, paisaian murgiltzea, irudietan ikusten eta entzuten dugunarekin bat egitea, sentitzea… eta erlaxatzea.