Loiolan bisita gidatua izango da larunbatean

Julene Frantzesena 2020ko abu. 13a, 09:29
Loiolan egindako Ezkutuko Altxorraken barruko bisita bateko irudia.

Iñigoren Loiola izenburupean eskainiko du saioa Vicente Davilak. Bisita 12:00etan hasiko da, eta parte hartu nahi duten herritarrek aurrez izena eman beharko dute.

Ezkutuko Altxorrak programaren barruan, Loiolan barrena bisita gidatua izango da larunbatean. Iñigoren Loiola izenburupean eskainiko du saioa Vicente Davilak, eta bisita 12:00etan hasiko da, Loiolako Turismo Bulegoaren parean elkartuta.

Parte hartu nahi duten herritarrek aurrez izena eman beharko dute 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta edo i-loiola@urolaturismo.eus helbidera mezua idatzita. Saioa doakoa izango da, eta besteak beste, Loiolako Santutegiko nahiz inguruko hainbat txoko ezagutu ahal izango dituzte bisitariek.