Loiolatik hasi eta Madalenara bisita gidatua egin dute hainbat herritarrek

Anartz Izagirre 2020ko abu. 8a, 10:57

Vicente Davilak herriko ondare historikoaren inguruko argibideak eman dizkie herritarrei, eta hainbat gune bisitatu dituzte; besteak beste, Olazko eta Madalenako baselizak.

Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan bisita gidatua izan da gaur, zapatua, Azpeitian. Loiolan hasi dute txangoa bisitariek, eta handik herriko hainbat gune bisitatu dituzte, hala nola Olazko eta Madalenako baselizak. Vicente Davilak herriko ondare historiko eta kulturalaren argibideak eman dizkei herritarrei.

Bihar, igandea, beste bisita gidatu bat izango da. Aittolatik abiatuta Xoxotera joango dira bisitariak, eta Loiolako Inazio izango dute hizpide bisita horretan, beste hainbat konturen artean.

Bisitetan izen-ematea doakoa da, baina interesatuek aurrez eman beharko dute izena 943-15 18 78 telefonora (Loiolako informazio bulegoa) deituta edo info@tierraignaciana.com helbidera idatzita.