Idoia Asurmendik eta Matilda taldeak girotu zuten Sanagustineko igande iluntzea

Uztarria.eus 2020ko abu. 3a, 12:07

Atzo, igandea, kontzertua eskaini zuten Idoia Asurmendik zein Matilda taldeak, eta hainbat herritar joan zen kontzertua entzutera.

Doinu eta melodia atseginak entzuteko aukera izan zen atzo, igandea, Sanagustin kulturgunean; izan ere, Idoia Asurmendik nahiz Matilda taldeak kontzertua eskaini zuten bertan. Asurmendik bere taldearekin lehen aldiz ematen zuen kontzertua zuen atzokoa, eta bere kantuak nahiz beste talde batzuen abestien bertsioak kantatu zituen agertokian.

Bigarren kontzertua, berriz, Matilda taldeak eskaini zuen, eta ¿Te imaginas? diskoko abestiak ez ezik, kantu berriak ere abestu zituen Maria Amolategi abeslariak atzokoan. Honako lotura honetan irakur daiteke Uztarriak Matilda taldeko abeslariari egindako elkarrizketa.