Mikel Larrañaga azpitxapeldun izan da Urrezko Aizkolarien Txapelketan

Anartz Izagirre 2020ko abu. 3a, 11:00

22 minutu eta 58 segundo behar izan zituen azpeitiarrak proba amaitzeko, eta bigarren postua erdietsi zuen. Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra izan zen txapelduna, eta Iker Vicente, hirugarren sailkatua.

2020ko Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa jokatu zuten atzo, igandea, Aian, eta Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarrak eskuratu zuen txapela. Norgehiagoka irabazteko faborito nagusia Vicente zen arren, Alberdik ezustekoa eman zuen; azkoitiarra fin aritu zen proba guztietan, eta 21 minutu eta 46 segundo behar izan zituen lehenengo postua erdiesteko.

Bigarren postuan Mikel Larrañaga azpeitiarra sailkatu zen, eta hirugarren, Iker Vicente iazko txapelduna; 22 minutu eta 58 segundotan amaitu zuen Larrañagak proba, eta 23 minutu eta 40 segundotan Vicentek. 

(Argazkia: Ibon Errazu)