Munoaundi herri harresitura bisita gidatua egin dute hainbat herritarrek

Uztarria 2020ko abu. 2a, 13:21

Munoaundi Burdin Aroko herri harresitua ezagutzeko aukera izan zuten atzo hainbat herritarrek. Hori bai, ezohiko neurriak hartuta bisitatu zuten gunea partaideek.

Azkoitia eta Azpeitia artean dagoen Munoaundi Burdin Aroko herri harresituan bisita gidatua egin zuten atzo, larunbata. Aranzadi zientzia elkarteak antolatu zuen ibilaldia, Azkoitiko nahiz Azpeitiko udalen zein Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

11:00etan jarri zuten hitzordua Azkoitiko Abaraxka aterpetxean, eta han elkartu ziren txangoan parte hartu zuten bisitariak. COVID-19aren pandemia dela eta, ezohiko segurtasun nuerriak hartu zituzten: hain zuzen ere, maskara jantzita eraman behar izan zuten parte hartzaile guztiek.

Joan zen asteburuan zabaltze lanak egin zituzten Aranzadiko kideek nahiz hainbat boluntariok auzolanean, eta aste honetan zehar proiektuaren gaineko hainbat lan egiten aritu da Aranzadi, ohi baino talde txikiagoan.