Tudelano taldearekin jokatuko du datorren denboraldia Mikel Orbegozo futbolariak

Olaia Juaristi 2020ko uzt. 31a, 11:57
Mikel Orbegozo.

Espainiako Bigarren B Mailan dago Tudelano taldea, eta azpeitiarrak han jokatuko du datorren denboraldian. Realaren harrobiko taldeetan, Real Unionen, Ebron, Jaenen, Marbellan, Compostelan, Getafe Bn, Amorebietan, Sestao Riverren, Nasticen eta Bilbao Athleticen jokatutakoa da aurrelari azpeitiarra.

Mikel Orbegozo (Azpeitia, 1989) futbolariak datorren denboraldian Tuterako (Nafarroa) Tudelano taldearekin jokatuko du. Realaren harrobian hazitako jokalaria da Orbegozo, eta azken hiru denboraldiak Irungo Real Union taldearekin egin ditu. Aurretik, baina, Ebron, Jaenen, Marbellan, Compostelan, Getafe Bn, Amorebietan, Sestao Riverren, Nasticen eta Bilbao Athleticen jokatutakoa da aurrelari azpeitiarra. Espainiako Bigarren B Mailan dago Tudelano taldea, eta azpeitiarrak han jokatuko du 2020-2021 denboraldian.