Udako ordutegia abuztuan, hainbat autobus zerbitzutan

UK01, UK03, UK05 eta UK06 autobus zerbitzuek udako ordutegia izango dute abuztuan zehar. Gainera, gaueko ordutegi bereziak ere zehaztu dituzte lau zerbitzu horietatik hirutan.

Lurraldebuseko UK01, UK03, UK05 eta UK06 autobus zerbitzuek udako ordutegia izango dute larunbatetik aurrera. Abuztuan sartzearekin batera, ordutegi berria izango dute lau autobus linea horiek. Horrez gain, gauez ere ordutegi luzapenak egingo dituztela jakinarazi du Lurraldebusek UK01, UK03, UK06 autobus zerbitzuetan.

UK01 autobus zerbitzuan –UK41G gauez–, Azkoititik 22:45ean autobusa egongo da abuztuan Donostiara joateko. Loiolara 22:55ean iritsiko da eta herrira 23:00etan. Gipuzkoako hiriburutik Azkoitira arteko autobusa, berriz, 23:05ean eta 00:05ean abiatuko da autobusa.

UK03 zerbitzuan –UK43G gauez–, Azkoititik Zarautzera joateko autobusa egongo da abuztuan zehar. Azkoititik 22:05ean abiatuko da autobusa Zarautzera –22:15ean iritsiko da Loiolara eta 22:20ean herrira–. Zarauztik Azkoitira arteko autobusa 23:05ean abiatuko da Zarauztik.

UK06 autobus linean –UK46G gauez– ere autobusa egongo da abuztuan. Azkoititik Zumaiara 00:00etan abiatuko da, 00:10ean egingo du geldialdia Loiolan eta 00:15ean herrian. Zumaitik, berriz, 23:20ean eta 00:45ean egongo dira autobusak. UK05 linean, Zestoa eta Ermua artekoan, ez dute gaueko zerbitzu berezirik eskainiko.

Iazko probak, behin betiko

Iaz proban jarritako hainbat ordutegi behin betiko ordutegi izatea erabaki du Lurraldebusek aurten. Hori horrela, UK01 autobus linean Azkoititik Donostiara autobusa egongo da 05:45ean; Loiolan 05:55ean iritsiko da eta 06:00etan herrira. Donostiatik Azkoitira, berriz, 06:55ean abiatuko da autobusa; abuztuan eta astelehenetik ostiralera egongo dira indarrean autobus zerbitzu horiek.

Horrez gain, UK06 autobus linea Azpeititik Zumarragako ospitalera 06:20ean abiatuko da, eta Zumarragako ospitaletik Azpeitira 07:10ean; zerbitzu hau ere abuztuan eta astelehenetik ostiralera egongo da martxan.

Bestalde, abuztuko igandeetan eta jaiegunetan autobus zerbitzua egongo da Azkoititik Donostiara, 21:45ean.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide