Ikusgai dago plazan Azpeitiko Gaztetxearen ibilbidearen inguruko erakusketa

Anartz Izagirre 2020ko uzt. 30a, 15:21

Azken hamabost urteetako argazkiak ikus daitezke Gaztetxeko kideek plazan jarri duten erakusketan. Ekitaldi horrekin amaituko dira Gaztetxearen 15. urteurreneko ekitaldiak.

Azpeitiko Gaztetxearen azken hamabost urteetako ibilbidea islatzen duten argazkiak jarri dituzte udaletxeko azpiko arkupeetan; besteak beste, Gazte Asteetako argazkiak,  askotariko ekintzetakoak, urteurrenetakoak eta mobilizazioetakoak ikus daitezke bertan. Erakusketa egun osoan zehar egongo da ikusgai, eta horrekin batera amaituko dira Gaztetxearen 15. urteurreneko ekitaldiak.