Plaza hutsik, festarik gabeko San Inazio bezperan

Anartz Izagirre 2020ko uzt. 30a, 13:11
Iazko eta aurtengo San Inazio bezperako irudia. (Anartz Izagirre)

Ezohiko irudiak utzi ditu San Inazio bezperako eguerdiak plazan. Izan ere, plaza ia hutsik zegoen 12:00etan, aurreko urteetan ez bezala.

Hasi dira herritarrek nekez ahaztuko dituzten ez-saninazioak. Azpeitiko Udalak eta herriko hainbat eragilek aurten saninaziorik ez egitea adostu zuten duela aste batzuk, eta Nagore Alkorta alkateak herritarrei "arduraz" jokatzeko deia egin zien atzo, asteazkena, herritarren osasuna eta segurtasun bermatzeko. Azpeitiarrek fin bete dituzte momentuz behintzat erakundeek emandako aginduak, eta 12:00etan ez da jende pilaketarik izan plazan. Hala eta guztiz ere, hainbat herritarrek kamiseta arrosak zeramatzaten  soinean, eta plazako nahiz Alde Zaharreko tabernak eta terrazak herritarrez beteta egon dira.