Badator Uztarriaren XX. Pourra

Uztarria.eus 2020ko abu. 3a, 09:30

Abuztuaren 29an, zapatua, hasiko da 2020ko Frantziako Tourra, eta egun bereko 12:00etan amaituko da Uztarriaren XX. Pourra egiteko epea. Etxe-Zuri, Jim Clark, Amaia, Auntxa, Korrale, Sanagustin, Intz eta Zuhar tabernetan, eta Aitzaki Kirolak, Erreka Bike eta Ziklos Beni dendetan egin daitezke apustuak.

Pourra, oso-osorik, webgune honetan jarrai daiteke. Helbidea, hauxe:

Hor daude parte hartzeko arauak eta izen-emate orria, eta datozen egunetan osatzen joango gara, informazio gehiagorekin.

Ezohiko datan badator ere, aurtengo Pourrak aurreko urteetako sistema eta funtzionamendu bera izango du. Bederatzi txirrindulari eta talde bat aukeratu beharko dira, ordenean, eta Tourra bukatzean banatuko ditugu sariak.

Zer egin parte hartzeko

Oso erraza da.

1) Inprimatu izen-emate orria (PDF formatua). Edo, bestela, Etxe-Zuri, Jim Clark, Amaia, Auntxa, Korrale, Sanagustin, Intz eta Zuhar tabernetan, eta Aitzaki Kirolak, Erreka Bike eta Ziklos Beni aurkituko dituzu; hartu handik.

2) Bete hor eskatzen diren datu guztiak. Txirrindulariak aukeratzeko, adibidez, begiratu aurreko urteetako Pourrak!

3) Utzi inskripzio orri hori lehen aipatutako toki laguntzaileren batean, 20 eurorekin batera. Apustuak uzteko epea abuztuaren 29an, zapatua, 12:00etan itxiko da.

4). Eta jarraitu Pourraren eboluzioa, webgune honetan.

Txirrindulariak

Pourrean pelotoi osoko edozein bederatzi txirrindulari har daitezke. Adibidez, sailkapen orokorrean ondo ibiliko direla uste dugunak; edo esprinterrak; mendirako ere, agian, norbait hartzea komeni... Bederatzi txirrindulari, bederatzi soilik. Eta zeinek hartuko dute parte? Tropela.eus-en ikusi.

Sariak

Sariak honako hauek izango dira, Oinarriak atalean azaldu bezala.

1). Jasotako diruaren %30 ((iaz 1.344 euro izan ziren)

2). Jasotako diruaren %20 (iaz 896 euro)

3). Jasotako diruaren %10 (iaz 448 euro)

Gainerako %40, Uztarriari laguntzeko izango da.

Sari gehiago

Horiez gain, aurten ere beste sari batzuk banatuko ditugu (postua zehaztuko dugu, partaide kopurua jakindakoan):

  • Bi lagunentzako bost afari, honako taberna eta jatetxeetan:
    - Etxe-Zuri.
    - Jim Clark.
    - Korrale
    - Sanagustin
    - Auntxa
  • Erreka Bike-n oparia.
  • Ziklos Beniren oparia.
  • Aitzaki Kirolaken oparia.
  • Elustondo Banaketaken bi ardo sorta.

Tourra amaitu eta Pourraren azken sailkapena finkatu ondoren banatuko ditu sariak Uztarriak; jakinaraziko du noiz eta nola egingo den sari banaketa.

Parte-hartzea urtez urte

Aurreneko Pourra 2001ean izan zen. Orduan beste sistema batekin egin zen lehiaketa; 108 parte-hartzaile izan ziren. Irabazlea, Gorka Beobide. Bigarren Ion Etxeberria, hirugarren Iban Aranbarri.

Hurrengo urtean -2002an-, oraingo sistema hartu zen; alegia, bederatzi txirrindulari eta talde bat ordenean aukeratzeko sistema.

  • 2001: 108 parte-hartzaile.
  • 2002: 83.
  • 2003: 109.
  • 2004. 141.
  • 2005: 179.
  • 2006: 113.
  • 2007: 115.
  • 2008: 116.
  • 2009: 149.
  • 2010: 120.
  • 2011: 135
  • 2012: 136
  • 2013: 156.
  • 2014: 154.
  • 2015: 176.
  • 2016: 180.
  • 2017: 190.
  • 2018: 210.
  • 2019: 224

Pourraren bukaerako albisteak Uztarria.eus-en

Besterik