Bihar ez da ostiraletako bertako ekoizleen azokarik izango

Julene Frantzesena 2020ko uzt. 30a, 08:06

San Inazio eguna denez, bihar ez da baserritarren azokarik izango Azoka Plazan. Dena den, abuztuko astearte eta ostiral guztietan gauzatuko dute azoka.

Bihar, San Inazio eguna izanik, ez da bertako ekoizleen azokarik izango. Azoka Plazan egiten dute herriko baserritarrek azoka ostiral arratsaldeetan, baina bihar ez dute egingo, jaieguna delako. Dena den, abuztuan ohiko moduan egingo dituzte azokak: hileko astearte eta ostiral guztietan gauzatuko dituzte.