Atzera begira

1987ko saninazio haiek...

Julene Frantzesena 2020ko uzt. 30a, 11:33

San Inazio bezpera izanagatik, festarik ez da izango aurtengoan herrian. Koronabirusaren osasun krisialdiak hankaz gora jarri dituzte herrietako festak. Hori dela eta, Uztarriak Kaito Telebistak 1987ko saninazioetan bildutako irudiak berreskuratu ditu, hain egun berezian herritarrak atzera begira jartzeko.

San Inazio bezpera da gaur, baina erabat ezohikoa. Salbuespenezko uztailaren 30a izango da gaurkoa; izan ere, festarik ez da izango herrian. Koronabirusaren krisialdirik izan ez balitz, gaurtik abuztuaren 2ra arte festa giroa izango zen nagusi herrian, baina ez da halakorik izango. Dena den, Uztarriak Kaito Telebistak 1987ko saninazioetan bildutako irudiak berreskuratu ditu, hain egun berezian herritarrak atzera begira jartzeko.