Pertsona bat zauritu da goizean Elosiagan izan den auto istripuan

Mailo Oiarzabal 2020ko uzt. 28a, 09:23

05:30 aldean gertatu da ezbeharra. Ibilgailu bat errepidetik atera da eta Zumarragako Ospitalera eraman dute zauriak izan dituen laguna.

Auto bat errepidetik atera da eta pertsona bat zauritu da gaur goizean GI-3740 errepidean, Azpeititik Urraki mendaterako bidean.

Ertzaintzak emandako datuen arabera, 05:30 aldean gertatu da istripua. Elosiagako zuzengunea igarota irten da errepidetik ibilgailua eta barruan zihoan lagun batek zauriak izan ditu. Zaurien neurria ez du zehaztu Segurtasun Sailak, baina Zumarragako Ospitalera eraman dute pertsona hori.